AGENDA 21

                

               AGENDA 21


·        ZER DA?
Jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen duen proiektoa da, baita ere ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen eta gizarte- hobekuntzaren aldeko ekintza plana da.
Proiektu honen barruan herriko ikastetxeak, Udaletxea eta herriko erakunde desberdinak sartuta gaude.
Es un proyecto cuyo objetivo principal es impulsar la educación para el desarrollo sostenible. La Agenda 21 Escolar es un compromiso de tod@s y, por otro lado es un plan de acción a favor de la mejora de la situación social y medioambiental del centro educativo y de su entorno.

·        NOIZTIK ETA ZERTAN ARI GARA LANEAN?

Proiektu hau martxan dagoela urte batzuk badira ere, gu orain dela lau ikasturte sartu ginen eta ordutik hona hauek izan dira gure ikastetxean jorratu diren proiektuak:
     
  •     Energia, aldaketa klimatikoaren ikuspegitik: Eskolako elektrizitatea eta berokuntza sistemak.
  •      Kontsumo jasangarria (2 ikasturte)

·        NOLA EGITEN DUGU LANA

Gai hauen inguruan eskolako egoera aztertu ondoren akordio batzuk hartzen ditugu: argiak noiz itzali, papera nola erabili, berogailua noiz itzali, ...
Bestetik, gure arteko komunikazioa, Ingurumen Batzordearen bitartez zabaltzen da eta taldea urtero osatzen dugu. Bertako partaideak, gela bakoitzeko boluntarioak dira. Bi-hiru hilero behin elkartzen gara informazioa banatzeko, hormairudiak gure txokoan ipintzeko, aurreko urteko akordioak betetzen diren edo ez ikusteko, udalbatzara joateko.
Kurtsoaren bukaerara, herriko ikastetxeetako ikasle – irakasleak elkartzen gara herriko Udalari landutako gaiaren inguruan, herri zein eskola mailan hobetu daitezken aspektu eta jokabideen proposamenekin. Udalbatza egunean, ikasle, irakasle eta politikariak elkartzen gara gure herria hobetzeko asmoarekin.




Kontsumo jasangarria dela, iazko ikasturtean Ate Ireki egunerako 2.eskuko jostailuekin arrakasta handia izan zuen tonbola bat antolatu genuen, aurten parte hartu dugu bailara mailan antolatu den Jostailu bilketan. Hau dena  posiblea da zuen partaidetzari esker!